Amerikaren arrakalak
Amerikaren arrakalak
El precio original era: €21,85.€6,56El precio actual es: €6,56.
Descripción
Ekaitzaren erdian idatzitako liburu honen xedea, alabaina, ez da Mendebaldearen gainbehera ekarri dezaketen zoritxar politikoetan sakontzea. Ez euskal korrespontsal baten abenturak kontatzea. Liburu hau ez da ari faxismoaz edo inoiz desagertu ez den antifaxismoaz soilik. Ez da Donald Trumpi buruzkoa, ezta kontrakoa ere. Orrialde hauek gatazka bat dute erdigunean, gatazka historiko bat. Azken urteotan Estatu Batuetan gertatutakoa ulertzen laguntzen duen gatazka, baita datozen urteotan gerta litekeena ere. Lehen demokrazia modernoaren alde ilunenari buruzko liburua da hau, edo agian haren aurpegi bistakoenaren gainekoa. Iraultzatik herrialde berri bat eraiki zuten desberdintasunez, supremazia zuriaren botereaz eta hasieratik hari aurre egin dion erresistentziaz dihardu. Eta, bai, baita trumpismoak berriz handi egin nahi duen Amerika kontzeptuaz ere. Amerika ez baita herrialde edo kontinente bat, arrakalaz betetako ideia bat baizik.Munduaren erritmoa markatzen duten Ameriketako Estatu Batuak xeheki ezagutzeko ezinbesteko landa-kazetaritza lana.Gaurkotasun handiko liburua, Harris-Trump, hauteskunde garaian aterako dena / Mendebaldeko zibilizazioaren buru egiten duen herrialdea hobeto ezagutzeko aukera / Gurean ere lehen mailako arazo den arrazismoari aurrez aurre begiratzeko saiakera / Terrenoan bertan, testigantza zuzenak jasoz, osatu da gaurko Estatu Batuen erradiografia hau / Mikel Reparaz kazetari zailduaren urteetako esperientzia irauli da bertan
- Autor/es Reparaz, Mikel
- ISBN13 9788498689044
- ISBN10 849868904X
- Páginas 449
- Año de Edición 2024
- Audiencia General / «Trade»

